Deusto eta Txorierri lotzen dituen Artxandako tunela sei hilabetez itxiko dute 2026an

Aikor aldizkaria 2025eko irailaren 29a

a: BFA

Deusto eta Txorierri lotzen dituen tunela, Artxandakoa, sei hilabetez itxita egongo da 2026an, berritze lanak direla eta. Honekin, Bizkaiko Foru Aldundiak 3 fase dituen 2. fasea martxan jarriko du, eta 2026ko lehen hiruhilekoan hasiko dela aurreikusten da. Hala ere, Txorierri eta Bilbo lotzen dituen azpiegituraren erabiltzaileek beste tunela erabili ahal izango dute.

Berritze horiek egiteko, tunela guztiz itxi egingo da, eta egunero bertatik pasatzen diren 6.000 ibilgailuri eragingo die obra honek. Obra honetan, drainatze-sisteman eta estalduraren inpermeabilizazioan egingo dira berrikuntzak, juntura, pitzadura eta arrailen konpontzeez gain. Horretarako, beharrezkoa izango da elektrizitate-, argiztapen-, aireztapen- edota megafonia-sistemak berriztea, besteak beste.