Indarkeria matxistaren kontrako Kontakizun Laburren II. Lehiaketa martxan

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 30a, 12:53

Sondikako Udalak martxan jarri du indarkeria matxistaren kontrako Kontakizun Laburren II. Lehiaketa, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta. 

Aurkeztutako lanek zerikusia izan behar dute indarkeria matxistaren aurkako borrokarekin edo emakumeek jasaten dituzten diskriminazio egoerekin, edozein eremutan (fisikoa, psikologikoa, berbazkoa, ekonomikoa, profesionala…). Lana Udaletxean edo posta elektronikoz (berdintasuna@txorierri.eus) aurkeztu daiteke, urriaren 31ra arte. Hiru kategoriatan banatzen da:
 
1. kategoria: LH 3. Mailatik LH 6. Mailara (250-300 hitz bitartean, euskaraz)

  • Irabazlea: diploma eta 40€-ko bonoa
  • 2. saria: diploma eta 20€-ko bonoa

2. kategoria: 13-16 urte bitartean (350-400 hitz bitartean, euskaraz edo gaztelaniaz)

  • Irabazlea: diploma eta 60€-ko bonoa
  • 2. saria: diploma eta 40€-ko bonoa

3. kategoria: 16 urtetik aurrera (500-550 hitz bitartean, euskaraz edo gaztelaniaz)

  • Irabazlea: diploma eta 75€-ko bonoa
  • 2. saria: diploma eta 60€-ko bonoa