Bi jardunaldietan, 30 pertsona inguruk 100 ekarpen baino gehiago egin zituzten, eta orain Udala “horien bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa” aztertzen ari da.
Honi buruz, Landa alkateak adierazi du: “"Aurrekontu parte-hartzaileak tresna erabilgarria izatea nahi dugu, Sondikako bizilagun bakoitzak senti dezan bere ideiek asko balio dutela eta guztion artean Sondika hobetzen jarraitu dezakegula".