Sondikako Udalak Lodosara txangoa antolatu du Jubilatuen Etxearekin batera

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 10a, 11:06

Sondikako Udalak, Jubilatuen Etxearekin batera, Lodosara txango gastronomiko bat antolatu du. Txango hori urriaren 22an izango da, baina izen emateko epea zabalik dago jada. 

Epe hori urriaren 16an ixten da, hala ere, eserleku mugatuak daude (110), beraz, baliteke horiek betetzea epea itxi baino lehen. Hori dela eta, Udalak “gaur bertan” izen ematea gomendatzen du. Izena Jubilatuen Etxean bulegoko ordutegian eman ahal izango da, hau da, astearte eta ostegunetan, goizeko 10:30ak eta 12:30ak bitartean. Informazio gehiago nahi izatekotan, Jubilatuen Etxean edo klubaren WhatsApp taldean eskuratu daiteke.