Sondikako Altzora Euskara Elkarteak Gau Baltza ospatuko du barikuan

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 27a, 13:56

Barikuan, urriaren 31an, Sondikako Ikurriñaren Enparantzan Gau Baltza ospatuko da. Ekimen hau Altzora Euskara Elkarteak antolatuko du eta bertan haur, gazte zein helduentzako jarduera desberdinak eskainiko dira, “tokiko kultura eta hizkuntza sustatzeko” helburuarekin.

Hau arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta 21:00ak arte luzatu. Denbora horretan, umeentzako tailerrak, etxean egindako mozorroen lehiaketa, kalabaza tailerra, ipuin kontaketa, beldurrak erretzeko errituala eta txokolatada bat izango dira, “giro euskaldun eta parte-hartzailean”.