Sondikako Udalak aldi baterako lan eskaintza argitaratu du

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 28a, 13:35

Sondikako Udala animatzaile soziokultural baten bila dabil. Kontratua aldi baterakoa izango da, jardunaldiaren %75ean, 6 hilabetez. Kontratazio hau abenduaren 1ean egitea aurreikusten da, eta bertan, langile honek Kultura Sailari lagundu beharko dio, “lanpostuari dagozkion jarduerak eginez”. Batxilergoan, teknikoan edo baliokidean eta C1 emandako prestakuntza baloratuko da.

Ezinbestez bete beharreko baldintzak dira: langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan lan-eskatzaile gisa altan egon (bai hautagaitza dena delako enplegu-eskaintzara bidaltzen duten momentuan bai kontratua hasteko egunaren biharamunean); Sondikan bizitzea; eta erakunde berak kontratatu ez izana enplegua sustatzeko ekintzetarako laguntzen 20204ko ekitaldiko deialdietan.

Proposamenak Lanbideren webgunean edo 945 160 600 (EABA-ren markarekin) telefonoan aurkeztu beharko dira, 162025011561 kodea erabiliz eta epea 2025eko azaroaren 10ean itxiko da. Zalantzarik izatekotan, Udaleko Enplegu zerbitzura jo daiteke: Egaz Txorierri (Txorierri Etorbidea, 46 13A Sondika), ordutegia 9:00-13:00.