San Martin jaiak datorren martitzenean Sondikan

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 6a

Datorren martitzenean, azaroak 11, Sondikan San Martin jaiak ospatuko dira. Udalaren hitzetan, festa horren helburua “elkarrekin gozatzea eta gure tradizioei eustea” da. Egitarauari dagokionez, festa goizeko 11:00etan hasiko da, Triki Xabierrek eskainitako kalejirarekin. 12:30etan, meza izango da. 13:15etan, ohorezko aurreskua egingo da Gorantzaileak Dantza Taldearen eskutik, eta honen ondoren, festa bukatzeko, Triki Xabierrek kalejirarekin jarraituko du.