Sondikako XXVII. Euskal Azoka datorren astean

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 7a

Datorren domekan, azaroaren 16an, ospatuko da Sondikako XXVII. Euskal Azoka. Ekintzak goizeko 10:00ak eta arratsaldeko 17:00ak bitartean antolatuko dira. Bertan, nabarmenena bertako nekazaritza produktuen erakusketa eta salmenta izango da, tren geltokiko aparkalekuan egingo dena goizeko 10:00ak eta arratsaldeko 15:00ak bitartean.

Horrez gain, 11:00etan kalejira bat egingo da Ipar Elaiak Txistu Taldearekin. Ondoren, haurrentzako tailerrak egongo dira Ikurriñaren enparantzan, kale animazioa azoka eremuan, eta dantza eta kantu potea azoka eremuan eta herrian zehar. Behin produktuen erakusketa eta salmenta bukatuta, arratsaldeko 15:00etan, Fusión DJ eta txalaparta arituko dira Ikurriñaren enparantzan.