Domekan, azaroaren 23an, Garrasia Talde Feministak tantra eta sexualitate tailerra antolatu du. Antolatzaileen esanetan, “gure gorputzek, plazerek eta energiek duten jakinduria berreskuratzeko espazioa” izango da, eta “gure gorputza erdigunean jarriko” da. Euskaraz egingo den tailer hau goizeko 11:00etan izango da, Sondikako Artebe Kiroldegian. Izena eman beharko da, garrasiatf@gmail.com helbidera idatzita.