Igor Garcia sondikoztarraren “Zezena eta umea” estreinatuko da bihar ZINEBIn

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 24a

(Zezena eta umea)

Bihar, azaroaren 25a, Igor Garcia sondikoztarraren hirugarren lana aurkeztuko da ZINEBIn, “Zezena eta umea”. Film hau Bertoko Begiradak kategoriaren barruan dago kokatuta. Film labur hau 1960ko hamarkadan kokatuta dago, eta bertan familia txiro batek erositako zezen ikaragarria kontrolaezin bihurtzen da. Sondikoztarrak zuzendari, gidoilari eta ekoizle-lanak burutu ditu, eta apirilean egin genion elkarrizketan esan zuen bezala, “aititek kontatutako istorioa da, luzaroan iraun dezan”. Emanaldia bihar izango da, arratsaldeko 20:00etan, Arriaga Antzokian.