Ez da onartu Sondikako Gorondagane Eskolako ordutegi-aldaketaren proposamena

Aikor aldizkaria 2025eko abenduaren 17a

Gorondagane Eskolako guraso talde batek bultzatutako ordutegi-aldaketaren proposamena ez da onartu, hura bozkatu ondoren.

Emaitzak hurrengokoak izan dira:

  • Aldaketaren alde: 89 boto
  • Aldaketaren aurka: 211 boto
  • Abstentzioak: 2
  • Baliorik gabeko botoak: 1
  • Zuriz: 1

Guztira 304 pertsonek bozkatu dute proposamena, eta, beraz, orain arteko ordutegi bera mantenduko da, alegia, goizeko txanda 9:00etatik 12:30etara, eta arratsaldeko txanda 15:00etatik 16:30etara. Eskolak eskerrak eman dizkie botoa eman duten pertsona guztiei.