DIRUZ BABESTUTAKO EDUKIA

Sondigarbi: Hurbilekoa denaren berotasuna

Aikor aldizkaria 2026ko urtarrilaren 5a

Maria Jesus Martin eta Joseba Zubizarretak 2019an jarri zuten martxan Sondigarbi garbitegia, Txorierrin ikusten zuten gabezi batetik abiatuta. Garbitegi honetan hurbiltasuna da oinarria, bezeroak “etxean bezala” egotea nahi baitute. Urteko 365 egunetan dago erabilgarri garbitegia, goizeko 8:00ak eta gaueko 22:00ak bitartean.

Frankizia inpertsonalak eta txanponak ulertzen baino ez dituen makinen garai honetan, Txorierrik altxor bat berreskuratzea lortu du: giza tratua. Izan ere, Maria Jesus Martin eta Joseba Zubizarretak 2019an jarri zuten martxan Sondigarbi, eskualdean ikusten zuten gabezia batetik abiatuta. Bidaia baten ondoren, Areetara joan behar izan zuten haien arropa garbitzera, eta Txorierrin garbitegirik ez zegoela ikusita, haiek berea sortzea erabaki zuten.

Garbitegi honetan bezero bat izateaz gain, auzokidea zara. Eta hortik abiatuta, Maria Jesus bezeroekin ahalik eta traturik hurbilena izaten saiatzen da, giro familiarra sortzeko helburuarekin. Orain arteko erantzuna ezin hobea izan da, eta haientzat garrantzitsua da jendea eroso egotea, “etxean egongo balira bezala”, nahiz eta autozerbitzua izan. Horretarako, aipatutako hurbiltasunaz gain, bestelako zerbitzuak daude, hala nola, liburu-aldaketa. Gainera, duela gutxi txartelaz ordaintzeko aukera estreinatu zuten, eta erantzun oso ona jasotzen ari da. Sondigarbi egunero dago zabalik, goizeko 8:00etatik gaueko 22:00ak arte, urteko 365 egunetan. Gainera, edozein zalantza, laguntza behar izatekotan, Maria Jesusi idatzi ahal zaio, 635 584 941 telefonoan. Erdu garbitu eta zaintzearen arteko ezberdintasuna ezagutzera.