Hain zuzen ere, iaz saria bera irabazi zuten zuzendari berdinek zuzendutako ‘Marco’ filmagatik. Barrutiak aitortu du “oso albiste polita” izan dela: “Ez bakarrik makillaje eta ile apaintzeen aldetik, baizik eta lan talde osoagatik, jasotako izendapen guztiengatik eta filmak kontatzen duenaren garrantziagatik”.
Espainiako Zinema Akademiak otsailaren 28an banatuko ditu Goya sariak, Bartzelonan. Eta atzo, urtarrilak 13, jakinarazi zituen kategoria bakoitzean izendatu dituzten lanen eta artisten izenak. Horien artean da ‘Maspalomas’ euskal filma: bederatzi izendapen lortu ditu guztira, eta, film onenaren garaikurra irabazteko ez ezik, zuzendaritza onenarena lortzeko hautagai dira Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga. Halaber, filmean egindako interpretazioari esker, Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren sarirako izendapena lortu du.