Salgai daude ‘Heisenberg’ antzezlanerako sarrerak

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 15a

Sondikako Kultur Etxeak urtarrilaren 31n, zapatua, 20:00etan hartuko du ‘Heisenberg’ antzezlana. 16 urtetik gorakoentzako emanaldia da eta sarrerak dagoeneko salgai daude 10 eurotan. Horrez gain, egunean bertan ere salduko dituzte sarrerak.

Fernando Bernuesek zuzendutako antzerkia da eta Naiara Arnero eta Ramon Agirre aktoreek parte hartzen dute. Bikote “bitxi garaikide” baten ustekabeko harremanean murgiltzen du istorioak ikuslea. Ziurgabetasunaren printzipioa 1927an formulatu zuen Werner Heisenberg fisikari alemanak, eta horixe hartu du oinarri egileak “ia antagonikoak diren bi pertsonaiaren arteko istorio berezia” garatzeko.