Zabalik dago kontu-hartzaile eta diruzain lanpostuan eta lan-poltsan izena emateko aukera

Mikel Reina Barros

Sondikako Udalak jakinarazi du urtarrilaren 13tik aurrera zabalik dagoela azterketa egiteko izena emateko aukera. Hau da, udalak bitarteko langile baten bidez kontu-hartzaile eta diruzain lanpostua betetzeko eta lan-poltsa bat sortzeko hautaketa-prozesua hasi du.

Interesa dutenek hurrengoko lizentziatura edo gradu titulazio akademiko ofiziala izan behar dute: Zuzenbidea, Politika eta Administrazio Zientziak, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Ekonomia, Aktuariotza eta Finantza Zientziak edo baliokidea.

Eskaerak udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu daitezke, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (barikuetan izan ezik), baita Sondikako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez ere, www.sondika.eus helbidean.

Bi proba dira, lehendabizikoa non, noiz eta zer ordutan egingo den Udalaren iragarki-oholean eta webgunean argitaratuko dutela aurreratu dute.