Umeen menuko prezioa 15 eurokoa da, eta bertan sartzen dira iberikoak, urdaiazpiko kroketak, baserriko oilaskoa parrilan patatekin, izozkia, ogia eta edariak. Helduena 30 euro balio ditu eta hurrengokoek osatzen dute menua: kupela, entsalada, iberikoak, baserriko oilaskoa eta txerri sahieskia parrilan, limoi sorbetea, ogia, kafea eta edariak. Antolatzaileek eskatu dute menu begetarianoa edo beganoa nahi izanez gero sondikakoinauteriak01@gmail.com posta elektronikora idaztea.