Gutxienez 10 bikotek eman behar dute izena txapelketa aurrera jarraitzeko. Partidak astelehenetik barikura jokatuko dituzte, 18:00etatik aurrera, eta horiek aurreratu eta atzeratzeko aukera dago. Partida eguna eta bikoteak elkarteko taulan argitaratuko dituzte. Hiru jokotara dira partidak, hau da, bi irabazi behar dira. Lau partida galtzen denean geratuko da bikotea kanporatuta.