Sondikako inauteriek herriko zirkulazioan eragina izango dute

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 16a

Barikuan eta zapatuan, otsailak 20 eta 21, ospatuko dira Sondikako inauteriak eta udaletik bide publikoetan izango diren eraginen inguruko informazioa zabaldu dute.

Hasteko, otsailaren 16tik 25era, Iturrikosolo kalea itxita egongo da 2. eta 4. etxeetako garajeen artean. Horrez gain, otsailaren 17tik 25era arte, Lehendakari J.A. Agirre etorbidea itxita egongo da Mitxine eta Iturrikosolo arteko bidegurutzetik trenbidearen zubiraino.

Azkenik, otsailaren 20tik 22ra, itxita egongo da Lehendakari J.A. Agirre, Mitxine eta Iturrikosolo arteko bidegurutzea, Iturrikosolo 2ko garajerako sarbidea izan ezik. ​Mitxine kaleko garajera goiko aldetik sartu beharko da.