Eguaztenera arte eman daiteke izena Enkarterrietako irteeran

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 9a

Domekan, martxoak 15, Sondika Mendian taldeak Enkarterrietara eramango ditu herriko naturazaleak. Ibilbide “laburra eta erraza” antolatu dute, 4 ordu eta erdi ingurukoa. 

09:00etan aterako dira Artebe Kiroldegitik. Bi ibilbide daude aukeran, 7,1 kilometroko laburra eta 14 kilometroko luzea. Bi ibilbideak Zallako ITVtik aterako dira. 

Eguaztenera arte, martxoak 11, arte eman daiteke izena pertsonako 3 euroren truke. Horretarako, taldearen kontuetan transferentzia osatu behar da ‘Mendia’ kontzeptua jarriz eta taldearen arduradunaren izen-abizenak. Gogoratu dute ezin dela animaliarik eraman.