Aiala Uriarte Brogdon sondikoztarrak Emakume Master Cupeko finala jokatuko du domekan

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 18a

Aiala Uriarte Brogdonek Emakume Master Cup zirkuitu entzutetsuko finala jokatuko du, domekan, Eibarko Astelena pilotalekuan. Promesa mailan arituko da 15:00etatik aurrera.

"Ikusmin handia" sortu da eta Sondikan hasi dira finala bertatik bertara ikustera joateko prestatetak osatu dituzte, “Uriarteri txapela lortzeko geratzen zaion azken urrats hori ematen laguntzeko”. Txapelketa erreferente honetan erakutsi duen bezala, sondikoztarra etorkizun batean “pilotari handia” izatera heldu daitekeela uste dute eta ibilbide oparo horretako "lehen pausoa" pilotaren katedralean eman dezake.

Laboral Kutxa Binakako Txapelketa lehiaketa “irekia” izan dela diote antolatzaileek, Euskal Herriko klub guztietako bikoteek parte hartu dute eta azken hitzordu garrantzitsua kantxa historiko batean izango du. 12:00etan maila nagusiko finala jokatuko dute Arrizabalaga-Bergara eta Sagardui-Gaminde bikoteek. Finala ETB1etik emitituko dute.