Gorondagane eskolako irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 7a

Gorondagane eskolako bi eraikinen arteko aldapa atondu egingo du Sondikako Udalak, bidea irisgarriagoa izan dadin. Lanok egiteko, Eusko Jaurlaritzarekin lortu du finantzaketa akordioa udal gobernuak eta, aurreikusten duenez, uda partean egingo dituzte obrak. 

Osoko bilkuran onartu zen akordioa eta laster hasiko da lizitazioa egiteko prozesu publikoa. Iaz hasi zen Sondikako Udala eskolako konponketa lanak egiten (goiko sarbidea, Haur Hezkuntzako eraikineko patioa eta pertsianak) eta, aldapako obrak gehituta, 58.029,46 euroko aurrekontua izango dute  guztira Gorondaganeko lanek, guztira. Eusko Jaurlaritzak %60 finantzatuko du: 34.817,67 euro.