Errepideetako eta trenbide inguruetako segurtasuna hobetzeko lanak osatu dituzte

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 8a

Sondikako udal brigadako langileak errepideetako asfaltoko seinale berriak marrazten aritu dira. Erabileragatik ikusgarritasuna galtzen zeuden bideetako marra batzuk ere marraztu dituzte. Herriko hainbat gunetan osatu dituzte lanak: Gorondagane eskola eta Udaletxe inguruak, Sangroniz poligonoa eta Izarza eta Gesuraga kaleak, besteak beste. 

Horrekin batera, Urikarretako trenbide pasagunea itxi egin dute, “oinezkoen eta gidarien segurtasuna bermatzeko”. Era berean, zonalde horretako auzokideak euren etxeetara heltzeko sarbidea egokitzeko lanak ere egin dituzte errepidean. Oinezkoen eta gidarien segurtasuna mantentzen jarraitzea “ezinbestekotzat” jo dute Udalak.