Hipertentsio arterialari buruzko tailerra, eguaztenean

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 13a

Osakidetzako Uribeko ESIko profesionalek hipertentsio arterialari buruzko tailerra eskainiko dute eguaztenean, apirilak 15, 17:30etik 19:00etara, Sondikako Txokoan. Tailerra gaztelaniaz izango da. Informazio gehiago nahi dutenek edota izena eman nahi dutenek 747 42 88 49 telefonora deitu edo ekt@txorierri.eus posta elektronikora idatzi dezakete.