San Joan jaietarako proposamenak bidaltzea eskatu du udalak

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 17a

Gero eta gutxiago falta da San Joan jaietarako eta prestakuntza eta antolakuntza lanetan hasi da Sondikako Udala. Helburua betikoa mantentzen dute, hau da, jai “parte-hartzaileak, irekiak eta errespetuzkoak” izatea. Hori kontuan izanda, herritarren ideiak eta proposamenak eskatu dituzte. iradokizunak@sondika.org helbidera bidaltzea eskatu dute.