Herritarren arreta zerbitzuko lokaleko lanak hasi dituzte

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 23a

Erdiguneko (Otsoane kalea, 1) HAZa prestatzeko lanak hasi dituzte eta, aurreikuspenen arabera, ekain hasierarako amaituko dituzte. Lokalak 67 m2 erabilgarri izango ditu, eta “behar bezala egokitutako espazio nahikoa” izango du iragarritako zerbitzuak eskaintzeko.

Hain zuzen ere, bertan, bake epaitegiko kudeaketak, herritarrei arreta eta gizarte zerbitzuak (gizarte langilea) jarriko dituzte. Erdiguneko HAZ irekitzea “funtsezko” proiektuetako bat da, eta ia 80.000 euro zuzendu ditu horretarako (68.119,12 euro egokitzapenerako eta 11.500 euro altzairuetarako, biak BEZ barik). 

Sondikoztarren kudeaketak eta izapideak erraztuko dituela dio Naia Landa alkateak, udala erakunde gisa, jendearengana hurbilduz. “Kudeaketak eta burokrazia guztion egunerokotasunaren parte dira. Horregatik, behar bezala egokitutako leku batean, eroso eta hurbil, egin ahal izatea da Udal batek eskaini behar duen zerbitzua. Horregatik irekiko dugu HAZ hau”.