Auzokideen eskaerari kasu eginez, aparkaleku gehiago egingo dituzte Cestero bidean

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 24a

Cestero bidea norabide bakarreko errepide bihurtuko du Sondikako Udalak hasi berri diren lanen bidez. Horrela, espazio gehiago sortuko da kalearen alboetan ibilgailuak aparkatu ahal izateko. Gaur egun, bi norabideetan gidatu daiteke errepide horretan eta autoak uzteko arazoak izaten dituzte inguruko lagunek.

Auzokideen eskaera hau aurrekontuetan sartu zuen udal gobernuak. Udalak jakinarazi du laster emango duela lanek sortuko dituzten eraginen inguruko informazioa zehatzagoa.