Amets tabernak irabazi du arrain pintxorik onenaren saria

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 5a

Sondika Pintxotan lehiaketako bigarren jardunaldian arrain pintxorik onena egiteko lehiatu zuten parte hartzaileek, eta sondikoztarren iritziz onena Amets tabernarena izan zen 33 punturekin. Bigarren izan zen Batzokia 32 punturekin, Gaztañaga Berria hirugarren 31,52 punturekin eta laugarren Miren eta Juantxu taberna 19 punturekin.

Nabarmendu dutenez, beste behin, "giro ederra eta parte hartze handia” egon zen. Zapatuan, maiatzak 9, jokatuko dute hirugarren eta azken jardunaldia: pintxo begetarianoena. 19:30etik 22:30era aterako dituzte pintxoak eta Josepa Kale kale muskika taldeak girotuko du iluntzea. 

Sailkapen orokorrari dagokionez, Gaztañaga Berria dago zerrendan buru oraindik. Antolatzaileek gogoratu dute bozketan parte hartzen dutenek sarien zozketan sartzeko aukera izango dute: alde batetik, bi lagunentzako bazkaria edo afaria Izarza Jatetxean eta, bestetik, Sondikako dendatan erabiltzeko 30 euroko erosketa txartela.