Sondikako Altzora euskara elkarteak bizkaiera ikastaroa antolatu du eta astelehenean, maiatzak 11, emango diote hasiera. Ekainaren 15a bitarteko astelehenetan osatuko dute, 18:30etik 20:00etara.. Izena emateko azken egunak dira, altzora.ee@gmail.com posta elektronikora edo 722 41 55 01 telefonora idatzi behar da. Bazkideek 5 euro ordaindu behar dituzte eta ez direnek 10 euro.