Bi modalitate ditu lehiaketak: batetik pisuak eta, bestetik, etxebizitza familiabakarrak eta atxikiak. Modalitate bakoitzeko irabazleak herriko dendetan erabiltzeko 150 euroko bonoa jasoko du eta, bigarrenak, 100 eurokoa. Epaimahaiaren emaitza Joan Deunaren jaietan emango dute ezagutzera. Txapelketaren oinarriak liburutegian eta Udalaren webgunean daude eskuragarri.