Egungo bide markak ezabatu eta aparkaleku berriak margotu dituzte, kalearen alde bietan. Halaber, oinezkoen pasabideak, geldialdi lerroak eta zirkulazioaren noranzko berrira egokitutako geziak berritu ditu, kalean norabide bakarra ezarriz. Horrez gain, zenbait garajetarako sarbideak egokitzen ari da, sarrera-irteerak erosoagoak izan daitezen.