‘Herri txiki, infernu handi’ programa Sondikara ailegatu da

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 7a

Gaur, maiatzak 7, grabatuko dute programa, bertan erakutsiko dizkiete herritarrei Sondikako bizilagunekin izandako elkarrizketak. Bideo proiekzioa erakusteaz gain, Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik bakarrizketak eskainiko dituzte eta Sebastian Lizasok bertsoak. Hitzordua eskolako patioan da, 20:30etik aurrera.

‘Herri txiki, infernu handi’ saioak Txorierrin egiten duen bosgarren geralekua izango da Sondika. 2016an egin zuten filmaketa lehen aldiz bailaran, non eta Larrabetzun. Gero etorri ziren Zamudio 2018an, Lezama 2019an eta Erandiogoikoako Goierri auzoa 2020an.