Belen Soto sondikoztarraren ‘Flor de Loto’ pintura erakusketa, liburutegian ikusgai

Aikor aldizkaria 2026ko maiatzaren 8a

Belen Sotoren ‘Flor de Loto’ erakusketa Sondikako udal liburutegian dago ikusgai. Bertan, artistak egindako olio pinturak daude. Erakusketa maiatzaren 4an ireki zituen ateak eta hilaren 29ra arte gozatu ahalko dute sondikoztarrek, liburutegiaren ordutegian.