Azken tokiak, Aztarnak taldeak antolatutako futbol txapelketarako

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 14a

Maiatzaren 18tik ekainaren 20 lehiatuko dute Sondikako futbol txapelketa, eskolako zelaian. 16 taldekoa izango da eta lehentasuna herriko taldeek izango dute. Izena emateko epea zabalik dago eta doakoa da.

Astelehenetik barikura jokatuko dituzte partidak, 18:00etatik 21:00etara. Gehienez talde bakoitzak 12 jokalari izan ahalko ditu. Izen ematea hurrengo estekan osatu daiteke eta bertan taldearen izena eta jokalarien zerrenda jarri behar da, 16 urtetik gorakoak betiere.