Irailean hasiko dira Sondikako osasun zentroa eraberritzeko eta handitzeko obrak

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 15a

Irekia

Obretan 4,3 milioi euro inbertituko dira, eta, horiei esker, hiru solairuko eraikin berri bat eraikiko da, Udalak lagatako 660m2-ko lursail batean. Ekipamendu berria bost aldiz handiagoa izango da, beraz, zerbitzu gehiago eta gaitasun asistentzial handiagoa eskaini ahal izango zaizkie herritarrei

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak irailean hasiko dituzte Sondikako osasun zentroa eraberritzeko eta handitzeko obrak. Horrela, herriak gaitasun handiagoko instalazio modernoagoak izango ditu, herritarren beharrei erantzun ahal izateko. 4,3 milioi euro inguruko inbertsioa duen proiektuaren eraikuntza-lanen lizitazioa argitaratu berri dute.

Osasun Sailak eta udalak lursail baten inguruan lortutako akordioari esker eramango da aurrera proiektua. Lursail hori Jose Antonio Agirre etorbideko 41. zenbakian dago kokatuta, udaleko kiroldegiaren ondoan, eta gaur egun erabiltzen den osasun-zentroari atxikita dago. Gaur egungo osasun-zentroa 1993an hasi zen funtzionatzen. Eraikitako 275 metro koadro ditu, eta 8 kontsulta dauzka; beraz, gaitasun doi-doia du 4.500 pertsona baino gehiagoko egungo biztanleriaren beharrei estaldura sanitarioa emateko.  Planifikatutako eraberritzeak eta handitzeak gaitasuna areagotuko du, osasun-zentroak Osakidetzak gaur egun udalean ematen dituen baino zerbitzu gehiago hartu ahal izateko.

Hala, gaur egungo eraikinari atxikita egongo den hiru solairuko eraikin berria eraikiko dute. Beheko solairuaren bidez egongo direnez konektatuta, biek ingurunearekin integratuta egongo den bloke asistentzial bakarra osatuko dute. Osasun-zentroak 1.328 metro koadro inguruko azalera erabilgarria izango du; hau da, une honetan dagoen azalera bost aldiz biderkatu da, eta gaitasun asistentziala bikoiztuko da. Obren ondoren, Sondikako Osasun Zentroak zerbitzu hauek izango ditu:

Aurreikuspenen arabera, osasun-zentroa eraberritzeko eta handitzeko lanak 2026ko irailean hasiko dira, eta bi urte inguru luzatu dira lanok. Espero dute 2029ko urtarrilerako martxan jartzea. Guztira, Osakidetzak 4.365.000 euroko aurrekontua kalkulatu du.