Bi emakume atxilotu dituzte Sondikan Getxon eta Plentzian egindako lapurketengatik

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 15a

Astelehenean, maiatzak 11, atxilotu zituzten Sondikako hotel batean 22 eta 25 urteko bi emakumeak. Atxilotuak agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte beharrezko polizia eginbideak amaitutakoan. Ertzaintzak atxilotuak ikertzen jarraitzen du antzeko beste lapurreta batzuetan inplikatuta ote dauden argitzeko.

Bi emakumeek hiru etxetan osatu zitzuten lapurretak joan den apirilaren 20an: horietako bi Getxon, zehazki Algorta eta Neguri auzoetan, eta hirugarrena Plentzian. Jarritako salaketetan emandako informazioaren arabera, lapurretak etxeko bizilagunak kanpoan zeudela aprobetxatuz egin zituzten. Kasuetako batean ateko sarraila behartu zuten, eta sarraila-zilindroa bere lekutik aterata zegoen. Beste bi kasuetan, ateek ez zuten kalterik.

Etxeko bizilagunek adierazi zuten batez ere bitxiak, dirua eta gailu elektronikoren bat falta zitzaizkiela. Getxoko ertzainek zegokion ikerketa poliziala hasi zuten etxeetako lapurreta horiek argitzeko eta agenteek bi emakume erlazionatu zituzten egitateekin.

Astelehenean, azken orduan, biak Sondikako hotel-establezimendu batean aurkitu zituzten. “Arropa artean eta korapiloa egindako galtzerdien barruan hainbat erreminta aurkitu zizkieten, besteak beste, hiru bihurkin eta giltza ingeles bat. Gainera, guraizeak, linterna bat, pintza batzuk, errotulagailu bat eta ebakitako plastikozko bi pieza, ustez eraikinetara sartzeko ateak ‘irristatze’ metodoaren bidez irekitzeko erabili zirenak, ere konfiskatu zizkieten”. Hori guztia dela eta, etxebizitzetan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zituzten.

Epailearen agindua hartuta, martitzenean, maiatzak 12, bi inplikatuak ostatu hartuta zeuden Sondikako hoteleko gela miatu zuten. Atxilotuak agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte beharrezko polizia-eginbideak amaitutakoan. Ertzaintzak atxilotuak ikertzen jarraitzen du antzeko beste lapurreta batzuetan inplikatuta ote dauden argitzeko.