Kuadrillek maiatzaren 24ra arte eman dezakete izena San Joan jaietako ekintzetan

Mikel Reina Barros

Sondikako Udaletik aurreratu dutenez, “proposamen bikainak” jaso dituzte parte hartze prozesuan eta berrikuntza egingo dituzte aurtengo programan. Kuadrillekin jaiak baino lehen bilera bat egingo dutela esan badute ere, eskatu dute maiatzaren 24a baino lehen izena ematea ludoteketan, Gaztetxean, liburutegian zein emailez: iradokizunak@sondika.org.