Zazpi talde, zapatuan, egun osoan zehar, ‘Sondika Musika’ ekimenean

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 21a

Sondikako Udalak ostera ere antolatu du ‘Sondika Musika’ ekimenean. Zapatuan, maiatzak 23, herriko tabernetako terrazak musikaz beteko dituzte egun osoan zehar. Beste urte batez, askotariko taldeak erakarri dituzte herrira eta 13:00etatik 00:00etara arte musikak ez du ia etenik izango Sondikan.

Egitaraua:

  • 13:00-15:00: Amets: Velize
  • 13:00-15:00: Tindaya: The Noventones
  • 20:00-22:00: Batzokia: Country Fusion Deluxe
  • 20:00-22:00: Aterpe: Extremoduo y los buitres carroñeros
  • 20:00-22:00: Atarrabi: Laguna Crush
  • 22:00-00:00: Amets: Cruces de Miradas
  • 22:00-00:00: Gaztañaga: La Mara