Elizaren inguruko barandetan, porlanezko oinarria indartu eta egituraren sendotasuna areagotu ditu, “erabilerarekin sor daitezkeen higadurak saihesteko”. Horrez gain, plaza atontzeko lanak ere egin ditu, tartean, iturri berri bat jarrita. Eta laster, plazako lorategia txukunduko dutela aurreratu dute. Horrez gain, udaletxera igotzeko eskaileretan, barandak sendotu dituzte.