Domekan emitituko dute Sondikaren inguruko ‘Herri txiki, infernu handi’ saioa

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 22a

Maiatzaren 7an grabatu zuten programa emitituko dute domekan, maiatzak 24. ‘Herri txiki, infernu handi’ saioa 22:10ean hasiko da ETB1 katean. Bertan agertuko dira Sondikako bizilagunekin izandako elkarrizketak. Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik bakarrizketak eskainiko dituzte eta Sebastian Lizasok bertsoak. 

‘Herri txiki, infernu handi’ saioak Txorierrin egiten duen bosgarren geralekua izango da Sondika. 2016an egin zuten filmaketa lehen aldiz bailaran, non eta Larrabetzun. Gero etorri ziren Zamudio 2018an, Lezama 2019an eta Erandiogoikoako Goierri auzoa 2020an.