Alazne Etxebarria sondikoztarrak duela ia 40 urteko marka bat hautsi du

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 26a

Iker Velasco

Alazne Etxebarriarentzat beste errekor bat. 400 metroko bere lasterketa kutunean, baina erreleboka eta Euskal Selekzioarekin. 1987tik zegoen 4x400 modalitateko errekorra hautsi du Leonen bere taldekideekin batera.

Noa Sevilla, Alazne garrido, Alaine Aguerralde eta Etxebarria bera izan dira mugarri berria ezarri dutenak. Super Amara BAT taldea ordezkatzen 3.44.38ko marka ezarri zuten, duela ia 40 urteko marka lau segundogatik hobetuz. Gauzak horrela, gainera, Leongo topaketan, Super Amara BAT taldeak Ohorezko Mailako taldekako garaikurra irabazi du lehen aldiz.