Bazkarirako txartelak ekainaren 15era arte erosi daitezke, 15 eurotan, hurrengo taberna eta elkarteen bulegoetan: Egarri, Miren eta Juantxu, Tindaya, Gaztañaga Berria, Batzokia, Gautxori, Amets, Aterpe eta Geltoki. RexCatering GKEaren laguntzarekin, soberan geratzen den janaria tupper solidarioetan banatuko edo salduko dute.
Bazkarian zure koadrilarekin edo lagun taldearekin batera jesarri nahi izatekotan eta mahaiak ahalik eta ondoen antolatzeko hurrengoko inkesta betetzea eskatu dute: https://forms.gle/qkJ35DJu6QmBhFw69