San Joan jaiak, beti bezain parte hartzaileak

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 15a

San Joan suak herri denetan egiten dira, baina gutxitan dira Sondikakoa bezain bereziak. Antzeko zerbait gertatzen da, adibidez, inauteriekin. Ospakizun bete-betekoa da sondikoztarrentzat, eta horrela ospatu nahi izaten dute. Ekainaren 19tik 24ra bitartean ospatuko dituzte jaiak, egitarau anitz, oparo bezain erakargarriarekin.

Hirugarren urtez jarraian, Sondikako Udalak herriko kuadrillen iritziak hartu nahi izan ditu kontuan. Proposamenak luzatzeko aukera eman zuten eta erantzuna “oso ona eta positiboa” izan dela baieztatu du Deñe Sarria Ibarrondo kultura zinegotziak. Iaz 14 kuadrillek parte hartu zuten, eta aurten ere antzeko zenbakiekin ari dira lanean. Azpimarratu dute asko direla errepikatu dutenak eta kuadrilla berriek ere eman dutela izena. “Oso pozik gaude kuadrillen erantzunarekin, kolore berezia ematen diete jaiei”.

Hori gutxi ez, eta 2025eko urte amaieran Aztarna gazte taldea sortu zen Sondikan. Hauek ere kontuan izan nahi izan dituzte egitaraua osatzerakoan. Kontzertuak antolatzerakoan iritzia eskatu diete, eta Aztarnatik jaurti zuten aurtengo kartelburu nagusia: Bengo. Gainera, herriko eta inguruko taldeei keinu bat eginez, LC27 taldeak kontzertua eskainiko du zapatu arratsaldean. Bestetik, jaien egitarauaren baitan ere jokatuko dute Aztarna taldean antolatutako futbol txapelketako finala.

Aurten, Apnabi
Sondikako San Joan jaiek gainera asko dute boluntariotik ere. Urtero, herri bazkariko dirua irabazi asmorik gabeko elkarteri bateri ematen diote. Iaz, Naizen elkarteari bideratu zitzaion eta aurten, Apnabiren txanda izango da. Elkarteak Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten bizkaitarren familiak biltzen ditu. Gainera, pregoia irakurri eta txupina jaurtitzeko ardura ere izango dute. Diru bilketari dagokionez, antola- tzaileek helburu dute iazko 4.390 euroak berdintzea edota gainditzea. Horrez gain, Apnabiri beste keinu bat egin nahi izan diote eta egitarauan zaratarik gehien egongo diren ekintzak zehaztuko dituzte, hauek bereiziki zaurgarriak direlako horrelakoetan. “Elkartea herrikoa izan ez arren, badauka erlazioa Sondikarekin gure herritarren bat edo beste bertan dagoelako ordezkari edo parte hartzaile moduan, hor dago harremana”, azaldu du zinegotziak.

Hain zuzen ere, Sarria zinegotziak San Joan jaiek duten “elkarlana” nabarmendu nahi izan du. “Jai oso parte hartzaileak dira eta herriko hainbat elkartek beraien ekarpena egiten dute modu batera edo bestera urtean zehar egiten duten lan guztiaren erakusleiho bikaina izanik. Oso garrantzitsuak dira guretzat eta beraien parte hartzea ezinbestekoa da”.

Adibidez, iaz harrera oso ona izan zuen ekainaren 23ko San Joan Txiki Egunak eta aurten errepikatu nahi izan dute. “Sondikako herrigune nagusitik apur bat aldenduta dago jai ingurunea eta kale nagusietara hurbiltzeko modu ona iruditzen zaigu”, dio kultura arduradunak. Horregatik, ekainaren 23ko ekintzak herrigunean oinarrituko dira gauean kalejira egin eta San Joan suaren inguruan sondikoztar guztiak elkartu arte.

Horrez gain, Sarriak gogoratu nahi izan du, azken urteetan bezala, etxera gauez itzultzeko laguntza zerbitzua egongo dela: bariku eta zapatu gauean, 01:30ean, 02:30ean eta 03:30ean. Eraso matxisten kontrako protokoloa ere izango da.

19, barikua

15:00-17:00 Puzgarriak IGEren eskutik

17:00-18:30 Diskoteka IGEren eskutik

19:30 Kuadrillen igoera elektrotxarangagaz Hasiera Lehendakari Agirre kalean, lurpeko pasabidearen irteeraren parean

20:00 Txupina eta Pregoia APNABI elkartearen eskutik

20:15 Kuadrillentzako frogak

Hanburgesa banaketa (Frogak amaitu eta gero)

23:00 Kontzertuak: Mirari + Bengo

20, zapatua

10:00 Sukalki izen emotea Hegalariak K.T-ren txosnan

10:30 Pikeko harresia 4. igoera bizikletaz Izena ematea C.D. Sondika txosnan 9:30etatik 10:15etara

11:00 Kalejira Ipar Elaiak txistu taldearekin

11:00-13:00 Umeentzako jolasak

13:00 Apar-festa

14:30 Sukalki txapelketaren aurkezpena

16:30 Mus txapelketa Izen ematea 16:00etan Hegalariak K.T-aren txosnan

17:00 Gimnasia erritmiko erakustaldia CD Danak antolatuta

18:00 Kontzertua LC27 herriko taldearen eskutik

18:00 Bingo musikatua jubilatuen etxean Arianna Star-en eskutik

18:30 Tortilla txapelketaren izen motea CD Sondika txosnan

19:00 Jaurti zure hirukoitza Gorondabeko kiroldegian Txorierri Basket taldeak antolatuta

20:00 Tortilla txapelketa aurkezpena

22:30 Dj Porty + Seittum erromeria + Dj Porty

21, domeka

10:30 Herri lasterketa Goiri plazan. Izen emotea 10:00etan

11:00 Kalejira Ipar Elaiak txistu taldearekin

12:00 Dantza agerraldia Gorantzaileak dantza taldeak antolatua

15:00 Herri bazkari solidarioa : Janari prestaketa BISUBI sukaldarien fundazioaren eskutik, APNABi elkartearen alde

16:00-18:00 EINGO taldea

18:00 Igel jaurtiketa Solidarioa Ataxia de Friedrich-en alde Hegalariak K.T-ak antolatuta

19:00 Karaokea

23, martitzena

11:00 Iron Team

12:00 Puzgarriak ikurrina enparantzan

18:00 Hip Hip Ura antzerki partehartzailea

19:00-22:00 Plazaz-plaza animazioa fanfarriarekin

22:00 Eskuzuzien banaketa liburutegian

22:30 Kalejira Akelarre antzerki ibiltaria

23:15 San Juan Sua Pentagrama soinu taldearekin eta Gorantzaileak dantza taldearekin.

24:00 Kontzertua Steady Rockets

24, eguaztena

12:00 Meza + aurreskua

12:30 Fanfarrea herritik

13: 30 Erretiratuen luntxa

18: 00 Sari banaketa ( Sondika pintxotan, Balkoi apainketa, Jaietako kuadrilla)

19:30 Rumbo Tijuana

Azken traka eta jai amaiera