Herri bazkarian 4.500 euro bildu dituzte autismoa duten pertsonen APNABI elkartearentzat

Mikel Reina Barros 2026ko uztailaren 7a

San Joan jaietan egin zen Herri Bazkari Solidarioan 300 lagun batu ziren, Sondikako Udalak eta Bizkaiko Sukaldarien Bilkura (BISUBI) Fundazioak elkar anean antolatutako ekimenean. Bildutako dirua APNABI Autismo Bizkaia elkarteari eman zaio. Erakundeak autismoa duten pertsonen eta haien familien alde egiten du lan Bizkaian.

Udaletxean egindako ekitaldian gauzatu da dohaintzaren entrega, “herritarren parte hartzeari eta elkartasunari esker lortutako emaitza ospatzeko”. APNABIren izenean, Mikel Pulgarín presidenteak jaso du ekarpena. Berarekin izan dira Naia Landa Sondikako alkatea eta Alaitz Zabala, Deñe Sarria eta Aitor Mujika zinegotziak; bai eta bazkaria prestatu zuen Bizkaiko Sukaldarien Bilkura (BISUBI) Fundazioko Xabi Zubiaga sukaldaria eta Silvia Palenzuela komunikazio arduraduna ere.

Pulgarínek, “bihotzez” eskertu du dohaintza: “Sondikako herritarrek erakutsitako elkartasuna ederra izan da. Ekarpen honek gure lana babesten laguntzeaz gain, autismoaren  errealitatea gizarteratz en eta ikus garri egiten ere laguntzen du”. BISUBI Fundaziotik adierazi dutenez, "urtez urte ekimen honetan parte hartzea ohorea da guretzat. Herritarren elkartasunarekin bat egitea, maite duguna egitea eta APNABI bezalako elkarte batekin lan egin ah al izatea motibazio handia dira".

Naia Landa alkateak esan du Sondikak beste behin erakutsi duela “herri solidarioa” dela. “Herritarren erantzunari esker, APNABI bezalako funtsezko erakunde bati lagundu ahal erakunde bati lagundu ahal izan diogu,  ta horrek balio handia du. Herri Bazkari Solidarioa gure jaien barruan izan diogu, eta horrek balio handia du. Herri Bazkari Solidarioa gure jaien barruan sendotzen ari den hitzordua da, eta poz handia ematen digu elkartasunak hainbestsendotzen ari den hitzordua da, eta poz handia ematen digu elkartasunak hainbesteko eko indarra izaten jarraitzea".indarra izaten jarraitzea".