Barikuan, uztailak 24, ospatuko dute Sondikako Nazioarteko Folklore Jaialdian. Herriko Gorantzaileak taldearekin batera, dantza turkiarrak ekarriko dituzte Anadolu taldekoek eta dantza kongotarrak Biemb'Art taldeak. Barikuan, 20:00etan hasiko da jaialdia, Goronda Bekoko frontoian eta sarrera doakoa izango da, bete arte.