Barikutik astelehenera ospatuko dituzte Santa Kurtzeko Jaiak

Mikel Reina Barros

Udari amaiera emateko, Santa Kurtzeko jaiak ospatuko dituzte Sondikan, barikutik, irailak 11, astelehenera, irailak 14. Egitarau bete-betea dago beste behin eta txapelketa gehienetarako izen ematea itxita dago dagoeneko. Sondikako Udalak laguntza zerbitzua eskainiko du bariku eta zapatu gauetan, 01:30ean, 02:30ean eta 03:30ean.

Barikua, irailak 11

  • 18:00 Jaien hasiera. CD Sondikaren 2026-2027 denboraldiaren aurkezpena
  • 19:00 Mozorroen lehiaketa (0-14 urte)
  • 20:00 Playback dantza lehiaketa (abestiak euskaraz)
  • 23:00 Rocktronics + DJ Oihan Vega

Zapatua, irailak 12

  • 11:00 Kalejira Ipar Elaiak Txistu Taldearekin
  • 11:30 - 13:30 Ginkana eta jolasak (3-15 urte) - 3 kategoria, adinen arabera
  • 12:00 - 14:00 Txiki-Gazte parkea
  • 12:00 Marmitako Txapelketa
  • 12:30 Igel toka, marmitako eremuan
  • 14:00 - 14:30 Lapikoen aurkezpena (marmitako eremuan). Sariak, jarraian.
  • 17:00 - 20:00 Txiki-gazte parkea
  • 17:00 Penaltiak. Sailkapen txanda
  • 18:00 Sondika-Apurtuarte, futbol lagunartekoa
  • 18:00 Arrastipasa, marmitako gunean
  • 18:45 - 19:00 Penaltiak. Finala. Oinarriak: futbol taldea
  • 23:00 AITTU erromeria + DJ Iban Bross

Domeka, irailak 13

  • 11:00 Kalejira Ipar Elaiak Txistu Taldearekin
  • 11:30 - 13:15 Haurrentzako pintura lehiaketa
  • 12:00 Puzgarriak + tailerrak
  • 12:30 - 15:00 Olagüe, herrian zehar
  • 13:30 Pintura lehiaketaren sari banaketa
  • 18:00 Euskal dantzak + bolanderak (Zarata Ruido)
  • 19:00 Txokolatada (jubilatuen eskutik)

Astelehena, irailak 14

  • 12:00 Meza. Aurreskua Gorantzaileak Dantza Taldearen eskutik. + Bolanderak
  • 12:30 Triki kalejira, herrian zehar