Ford Goiri Bosch Ateka tailerraren bereizgarri nagusia “hurbileko tratua” da: sondikoztarrak izanik, herritarrak zaintzen dituzte, lehentasuna dira. Horrela egin dute ia 50 urteko ibilbidea, tailer familiarra izanik, hurbilekoak zaintzen dituzte. “Hori da etxean ikasi duguna, herritarrak zaindu behar ditugu lehenengo, laguntzerakoan, gero guri lagunduko digutelako”. Hasieran, Herrigunean zeukaten tailerra, baina 80ko hamarkadan gaur egungo tokira lekualdatu ziren. Bertan, “espazio oso handia” daukate lana aurrera eramateko.
Gainera, tailerrean askotariko eta denetariko lanak osatzen dituzte: mekanika, motorrak, golpeak… Eta ez bakarrik Ford markakoak, baita beste guztietakoak ere. Beraien beste bereizgarri nagusia da mekanika elektronikoan adituak direla. “Beste tailer batzuek ez bezala, denetariko erramintak ditugu arazo elektronikoren bat izanez gero, aurkitu eta konpondu ahal izateko. Alde horretatik, erreferenteak gara Txorierriko bailaran”. Hori gutxi ez, eta autokarabanekin edota camper autoekin ere lan egiten dute. Auto elektrikoen gorakadaren aurrean ere, bizkor mugitu dira eta beharrezko ziurtagiriak lortu dituzte kotxe horiekin ere lan egiteko.
Hori bai, arazoren bat izatekotan, ibilgailua bertara “ahalik eta arinen” eramatea gomendatzen dute “lehen azterketa bat” egin ahal izateko. Ostean, berezoaren “beharrizanaren eta ibilgailuaren dependentzia” kontuan hartzen dute. Noski, behar izatekotan, betiere daude piezen menpe. Dena hartzen dute kontuan zerbitzu bikainena eskaintzeko.