Sangurgoiti Bidea egonkortzeko lanak esleitu dituzte

Mikel Reina Barros

Sondikako Udalak esleitu ditu Sangurgoiti Bidea egonkortzeko lanak, bideko zoladuran eta kanpoko ertzean deformazioak agertu direlako. Obrak hasteko data zehatza oraindik zehaztu gabe dagoen arren, azaldu dutenez, aurreikuspena urrian hastea da, eta enpresa esleipendunak sei asteko epea izango du lanak egiteko.

Lanak hasi aurretik, Sondikako Udalak inguruko auzokideei jakinaraziko die, “obren hasieraren eta izan ditzaketen eraginen berri izan dezaten”. Obren bidez, bidearen kanpoko ertza sendotuko dute, lurzoruaren mugimenduek eragindako deformazioei aurre egiteko eta eremuaren egonkortasuna hobetzeko. Horretarako, euste sistema bat egingo dute bidearen ertzean eta, ondoren, kaltetutako zoladura berritu eta egokituko dute. Proiektuak 103.989,76 euroko lizitazio-oinarrizko aurrekontua dauka, BEZa barne