Eraikin berria egungo zentroarekin lotuko dute beheko solairutik, eta osasun zentroak 1.328 metro koadro inguruko azalera erabilgarria izango du. Proiektu osorako aurrekontua 4.365.000 eurokoa da, obrak, ekipamendua eta gainerako gastuak barne.
Lanak hasteko lizentzia jasota, Sondikako osasun zentroaren ingurua hesituta dago dagoeneko. Aurreikuspenen arabera, 2029ko urtarrilerako jarriko dute martxan zerbitzua, “eraberrituta eta handituta”. Hiru solairuko eraikin bat egingo dute egungo kontsultategiaren atzean, udalak lagatako 660 metro koadroko lursailean, Osasun Sailak eta Osakidetzak sustatutako proiektuaren barruan.