Astelehenera arte parte hartu daiteke Altzora elkartearen 15. Argazki Lehiaketan

Mikel Reina Barros

Sondikako Altzora Euskara Elkarteak 15. aldiz antolatu du 2027ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa. Parte hartu nahi dutenek astelehenera arte, azaroak 30, bidali ahal dituzte argazkiak altzora.ee@gmail.com posta elektronikora.

Argazki lehiaketako aurtengo gaia Sondika da eta irudiak horizontalak izan behar dira eta gutxieneko bereizmena 6px-koa da. Emailean izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia  eta argazkia ateratako lekua eta data jarri behar dira. 13 argazki aukeratuko dituzte. Sariei dagokionez, irabazleak nekazal turismo batean egonaldia lortuko du, bigarrenak pertsona birentzako bazkaria eta hirugarrenak 50 euroko bonua Sondikako komertzioetan gastatzeko.