Euskaria Fundazioa talde abertzale eta euskaltzale guztien arteko elkarlana bultzatzen duen talde independentea da. Fundazioak duela gutxi web orria jarri du www.euskaria.eu helbidean. Bertan fundazioaren gaineko argibideak ematen dira eta, era berean, sinadura bilketa zabaldu dute burujabetzaren prozesua berpizteko agiri baten alde. Web orrialdean dokumentuarekiko atxikimenduak azaltzen dira.
Beste alde batetik, albiste edota testu interesgarrietarako loturak daude euskaria.eu helbidean eta fundazioak antolatutako ekitaldien berri ere ematen dute.